Gazteon bizi-egoeraren argazkia nahi denean, zenbakiei begira jartzea da ohikoena: langabezia-tasa, bataz-besteko soldata…. Baina bada ia beti kanpo uzten den aldagai bat: gurasoak.Zenbat baldintzatzen du gazteon bizitza gure gurasoen maila ekonomikoak? Eta haien estatusak? Zergatik ez dugu gaiaz gehiago hitz egiten? Isiltasun horri hitzak jartzeko izan dira Zuloraren denboraldi honetako azken atalean gurasoei dezente zor dietela aitortzen duten hiru lagun: Aissa Intxausti, Eneko Garcia eta Xabi Murua. Zulora, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Mediarako.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More