Programa hontan Nafarroan mugimendu honek izan zuen garrantziaz hitz egiteaz gain, hainbat pasarte azaltzen dira eta elkarrizketa interesgarriak. Saioa Borda, Peio Olóriz eta Iker Osuaren eskutik.
Hezkuntza sistemaren inguruko hausnarketa topatuko duzu hemen, izandako protesten inguruko informazioa, adituekin elkarrizketak, eta abesti ooooso berezi bat. Ez galdu Maik Irazoki, Maider Jimeno, Naiara Crespo, Maider Iriso eta Ane Guillén-ek
Pil-pilean dagoen gai honi buruzko podcast itzela, arrazakeria sakonki aztertzen duena. June Urio, Eider Aldaregia, Jone Hijosa eta Ainara López-en eskutik.
Oraingo hontan Nahia Bidaurre, Mikel Guerra eta Xabi Lucas-ek Itoitzeko urtegiaren kontrako borrokaz hitz egiten digute. Agoitzeko alkate ohiari egindako elkarrizketan zuzen zuzenean jaso dezakegu borrokan parte hartu zuen norbaiten esperientzi
Irratsaio honek Kataluniako independentziaren aldeko erreferendumaren nondik norakoak aztertzen ditu. Hodei Bezunartea, Maria Ansorena eta Joseba Hualdek egina.
Honako hontan gure irratsaioak gaztetxeen inguruan dihardu. Leire Lostado, Oier Imaz eta Ibai Velascok hainbat kasu errepasaten dituzte eta Irunberriko Gazte Asanbladaren kide bati haren esperientziaz galdetzen diote.
Ander Altxu, Diya Sola eta Odei Gómez-ek egindako irratsaioa. Pablo Hasel-en kasuaz hitz egiten du eta desobedientziaren inguruan hausnartzen dute elkarrekin.
Rosa Parks-ekin hasi eta arrazakeriari aurre egiteko desobedientziaren hastapenak aztertzen dituen programa, elkarrizketa interesgarriekin. Aritz Jiménez, Asier Solano, Oier Ayestarán eta Aimar Martínez Polok egina.
Irrati filosofikoaren 1. irratsaioak gai honen inguruko sarrera egiteko helbura dauka. Zer da desobedientzia? Zer esan nahi du insumiso izateak? Ze kasu ezagutzen ditugu gure inguruan? Zein da desobedientziaren funtzioa gizartean? Guzti hau elk